012
Zeintzuk dira 012 Telefono bidezko Laguntza Zerbitzuak eskaintzen dituen zerbitzuak?
- Ziurtagiriak: Katastroa, Biztanleen Udal Errolda, bizitzeko eta bizikidetzako ziurtagiriak, e.a.
- Ordainagirien kopiak eskatzea: Zirkulazioa, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, Katastroa...
- Ikastaroetan izena eman eta sarrerak erreserbatzea, Udalaren eskaintzaren arabera.
- 012 zerbitzuaren barrenean dauden herrien udal informazioa: zerbitzuak, kultur eta kirol agenda, espedienteak tramitatzea, ordenantzak, zergak, ikastaro eta beken eskaintza, enplegu deialdiak, lehiaketa publikoak, e.a.
- Informazio orokorra: oinarrizko horniduren enpresen izapideak (telefonoa, gasa, elektrizitatea eta ura); Nafarroako Gobernuaren izapideak; osasun, hezkuntza, garraio eta aisialdi zentroak eta zerbitzuak; elkarteak; eta abar.
- Zerbitzuekiko kexak aurkeztea, iradokizunak egitea edo Udalerriarekin loturiko gaiak jakinaraztea.
Zer egin behar da 012 Telefono bidezko Laguntza Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko?
Nafarroan aski da hiru zenbaki markatzea: 0, 1 eta 2. Nafarroatik kanpo: 948 217 012
Ordutegia: astelehenetik ortziralera 8:00etatik 19:00etara eta larunbatetan 09:30etik 13:30era.
Uztail eta abuztuan: astelehenetik ortziralera 8:00etatik 15:00etara. Deiaren zenbatekoa: 0,34 euro (57 pzta.) telefono finkotik, eta 0,36 euro (60 pzta.) telefono mugikorretik, iraupena edozein dela. (Telefónica konpainiaren tarifak dira; bertzelako operadoreak, kontsultatu).

