Berakoudala.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Udal instalazioak »  Toki Ona Udal Kiroldegia

Toki Ona Udal Kiroldegia

Konkaktua

Julio Caro Baroja karrika, 2
31780 BERA (Nafarroa)
Tel.: (00 34) 948 63 02 15
GPS: 43º 16' 49.16" I / 1º 40' 49.09" W
Arduraduna: Leire Portu
e-posta

Enpresa kudeatzailea: Urdibera S.L.

Ordutegia

IDEKIA: astelehenetik igandera

Neguko ordutegia

Astelehenetik ortziralera: 8:30 - 22:00
Larunbatetan: 09:30 - 14:00 eta 17:30 - 20:00
Igandetan: 10:00 - 13:30
Jaiegunetan: ITXIA

Udako ordutegia

Astelehenetik ortziralera: 10:00 - 13:30 eta 17:30 - 21:30
Larunbatetan: 10:00 - 13:30
Igande eta jaiegunetan: ITXIA

Egutegia

Fitxategi [53 KB] honetan duzue eskuragarri 2006ko egutegia.

Zerbitzuak

Bertan dago udal kirol zerbitzuaren bulegoa. Kirol koordinatzailearen bidez, herritar eta udalaren arteko harremana gauzatzen da. Udal Kirol Batzordeak kiroldegian egiten dira, udaleko kirol gaiak jorratzen direlarik, eta udala eta edozein herritar, eta herriko kirol elkarteen arteko harreman kanala delarik. Udal kirol programa ere, bertan antolatu eta gauzatzen da.

1. Kiroldegiko alokairu zerbitzuak

Nahi duen orok kiroldegiko pista alokatu ahal du; honen eskaera kirolgegiko bulegoan betez. Pista osoa edo heren bat alokatu ahal da. Egun bakar baterako bada ordainketa momentuan egiten da, eta denboraldi baterako bada, dena batera egin ahal da, eskaera orria betez.

Bertze edozein ikuskizun edo jardueretarako ere pista alokatu ahal da, aitzinetik bulegoan eskaera bat betez, eta horretarako dauden udal tasak ordainduz.

Kiroldegiko alokairua. 2006ko tasak

Kirol jarduerak

Pista 1/3, argiarekin / ordubete

7,00 €

Pista osoa, argiarekin / ordubete

18,50 €

2. Kirol jarduerak

Urtero irailean neguko programazioa iragartzen duen eskuorria ateratzen da eta urrian hasiko den ikasturterako izen-emateak, iraila erdialdean egiten dira. Ikastaroak hiruhilabeteka planteatzen dira, nahiz eta urritik ekainera arte dirauten.

Uda baino lehen ere -maiatza bukaera edo ekaina hasiera- Eskola Kirola programa [485 KB] eta Udako kirol programa [969 KB] ateratzen dira. Eskola kirolaren kasuan, hurrengo ikasturterako aurreinskripzioa egiteko aukera ematen da, eta Udako Kirol programa, uztailerako egiten diren jardueretan izena emateko aukera ematen du.

Kirol jardueretarako 2007ko tasak

Aerobika Hiruhileko kuota (2 egun/astean) 45,00 €
  Hiruhileko kuota (3 egun/astean) 65,00 €
Mantentze gimnasia Hiruhileko kuota (2 egun/astean) 35,00 €
Ciclo Indoor Hiruhileko kuota (2 egun/astean) 50,00 €
  Hiruhileko kuota (3 egun/astean) 70,00 €
Kirol Eskola Hiruhileko kuota (2 egun/astean) 20,00 €
Gimnasia Lasaia           (3. Adina) Hiruhileko kuota (2 egun/astean) 30,00 €
Gimnasia Aerobikoa Hiruhileko kuota (2 egun/astean) 35,00 €
Yoga Hiruhileko kuota (2 egun/astean) 55,00 €
Tai Chi Hiruhileko kuota (2 egun/astean) 55,00 €
Dantza latinoak-Hip Hop Hiruhileko kuota (2 egun/astean) 50,00 €
Arte Martzialak      (Kenpo Kai) Hiruhileko kuota (2 egun/astean) 45,00 €

3. Muskulazio gelarako abonamenduak

Muskulazio gelen abonatzeko kiroldegiko bulegoan izena emateko fitxa bete behar da eta honen barne honako zerbitzu hauek eskaintzen dira:

  • Muskulazio gela erabiltzeko eskubidea, nahi den egun eta denbora guztian.
  • Kiroldegiko entrenatzaile pertsonalarekin behar den guztitan gelditzeko eskubidea.
  • Sauna erabiltzeko eskubidea.
  • Frontoitxoa erabiltzeko eskubidea.
  • Pisten alokairua eta ikastaroetan deskontuak.

2006ko abonamendu tasak

Hilabeteko kuota

32,00 €

Hiruhilabeteko kuota

85,00 €

Bonua (10 saio)

46,50 €

Ikasturte osoko kuota (urria-ekaina) 230,00 €
Urteko kuota (igerilekuko bonua barne) 285,00 €