Udal Igerilekuak

Konkaktua
Kaxerna karrika, z.g.
31780 BERA (Nafarroa)
Tel.: (00 34) 948 63 02 33
GPS: 43º 16' 42.93" I / 1º 40' 53.96" W
Enpresa kudeatzailea: Urdibera S.L.
Ordutegia
Astelehenetik igandera: 11:00 - 20:00
Oharra: abuztuaren 3an, San Esteban eguna, herriko bestarengatik ITXIA izaten da.
Egutegia
Ekaina erdialdetik iraila erdialdera arte idekia egoten da.
Zerbitzuak
Udal kirol zerbitzuak udaldian ateratzen duen kirol programaren barnean, zenbait jarduera bertan egiten dira (ikus 2007ko Udako egitaraua)
[969 KB].
Eraikina
Igerileku handia:
- 12 x 25 metroko igerilekua.
- Sakonera: 1,40 - 1,80 metro.
- Jarduerak: igeriketa librea, igeriketa ikastaroak, haurrentzako ur jokoak uztailean, etab.
Igerileku ertaina:

- Igerileku borobila.
- Sakonera: 0,80 - 1 metro.
- Jarduerak: aisialdia, igeriketa ikastaroak, aquaerobik ikastaroak, etab.
Igerileku ttikia:
- Sakonera ttikiko putzu borobila.
- Jarduerak: Haur ttikientzako jostalekua.
Gizonezko eta emakumezkoentzako aldagelak:
- Dutxa, komuna eta aldatzeko tokiak.
Ostatu-harrera:
- Sarreran ordaintzeko nahiz abonamendu txartelak egiteko lehiatila.
- Ostatu-jatetxe zerbitzua.
Tenis pista:
- Lur gogorreko tenis pista, erdiko sarearekin.
- Uda garaian, igerilekuko erabiltzaileentzat idekia ordutegi eta egutegi berean.
