Berakoudala.net
Hemen zaude:   Berako udala »  Udala »  Udal batzordeak »  Gizarte Gaiak

Gizarte Gaiak

Helburuak

  • Herritarren ongizatean sakontzea.
  • Behar bereziak dituzten gizarte taldeei erantzuna ematea.
  • Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin elkarlanean jardutea eta lana koordinatzea.

Lan ildoak

  • Etorkinak: Bera Mugarik gabe eguna; Bortzirietako gainerako instituzio eta gizarte eragileekin elkarlanean harrera plan baten garapena.
  • Hezkuntza: Guraso eskola, gurasoentzako formazioa, herriko guraso elkarteekin eta hezkuntza komunitatearekin harremana eta elkarlana.
  • Gazteria: Komunitatean drogen mendekotasunei aurre hartzeko Bera herri planaren garapena. Jautsi hemen plana [1,90 MB]. Planaren gidaliburua jaitsi nahi baduzu jautsi hemen [3,5 MB]
  • Emakumea: Bortzirietako emakumeen egoeraren gaineko diagnostikoa egin da, eta hemen jautsi ahal duzu [1,59 MB]. Halaber, Bortzirietako aukera berdintasunerako plana idatzi da [302 KB]. Bortzirietako hainbat eragilerekin batera Lana, familia eta bizitza pertsonala uztartzeko ituna [148 KB] sinatua du Berako Udalak.