Berakoudala.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Udal batzordeak »  Euskara

Euskara

Berako euskara batzordearen helburu nagusia euskararen normalizarioaren alde lan egitea da. Berako Euskara Batzordea Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen egituraren barnean kokatzen denez, bertatik egiten den lana Bortzirietan egiten denarekin koordinatuta dago.

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak urtero plangitza bat prestatzen du, mankomunitateak berak dituen helburuetan oinarrituta eta momentuko egoerak sortzen dituen beharren arabera. Plangintza osoa da, eta arlo guztiak lantzea bilatzen du: transmisioa, lan mundua, etorkinen euskalduntzea, helduen euskalduntze-alfabetatzea... Plangintza horretan badaude Bortzirietan garatzen diren ekimenak, eta baita herri bakoitzerako espezifikoa direnak ere. Horiek aitzinera eramatea da Herrietako Batzordeen lanetako bat. Horrez gain, kanpaina ezberdinei segimendua egiten zaie, kultur ekitaldiak antolatzen dira, eta euskalgintzatik datozen proposamen ezberdinei erantzuna ematen zaie.

Herrietako batzordeak, eta baita Berako Euskara Batzordea ere, batzorde irekiak dira eta herrian dauden eragileak biltzea du helburu: ikastetxeak, elkarteak, norbanakoak, udal ordezkariak... euskararen normalkuntzaren alde elkarrekin lan egiteko. Berako kasuan, eta bertze herrietakoetan ere bai, gaur egun dagoen erronketako bat batzordea bera sendotzea da, herriko eragileen parte hartzea nahiko mugatua delako. Beharrezkoa ikusten da eragile gehiago biltzea batzordera, beraien ekarpenak egiteko eta elkarrekin lan egiteko.