Bortzirietako Agenda 21

Zer da Bortzirietako Agenda 21?
- Tokiko Agenda 21, eta ondorioz Bortzirietakoa ere bai, gogoeta eta planifikazio estrategikorako prozesua da, herri edo eskualde batean garatzen dena, eta bi irizpide nagusi dituena: iraunkortasuna eta herritarren parte hartzea.
- Herritarren bizi kalitatea eta ongizatea bilatzen ditu herritik edo eskualdetik abiatuta, ingurumena babesteko eta errespetatzeko neurriak hartuz, berdintasun eta justizia soziala oinarri hartuta, eta garapen ekonomiko orekatua bilatuz.

Nork bultzatzen du Bortzirietako Agenda 21?
- Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurralde Antolakuntza eta Etxebizitza Departamentua, Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako Udalekin elkarlanean eta koordinaturik ari da Bortzirietako Tokiko Agenda 21en ezarreran, Cederna-Garalurren laguntzarekin.
Herri erakundeak, eta Udalak bereziki, garapen iraunkorra bultzatzeko eta bermatzeko agente nagusi bihurtu dira. Herri administrazioak herri bakoitzeko arazo sozioekonomiko eta ingurumenekoak inork baino hobeki ezagutzen ditu, eta herritarrekin harreman estua duenez, berari dagokio protagonismo hau hartzea.
Horregatik, bada, Agenda 21 planifikazio estrategikorako tresna parte hartzailea da, toki administrazioaren antolakuntza moldeen eraldaketaren isla eta motore bihurtzen duena, aldi berean. Iraunkortasuna, zeharkakotasuna, koordinazio horizontala, gobernua sarean, ikuspegi estrategikoa edota herritarren parte hartzea tokiko gobernuaren kontzepzio berri baten ikur dira, eta Agenda 21-ak bere egiten ditu.

Zein helburu ditu Bortzirietan?
Funtsean, beraz, Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako Udalek eta Nafarroako Gobernuak, diruz laguntzen duen erakundea den heinean, herriko gizarte eta ekonomia arloko agenteen parte hartzea eta inplikazioa bilatzen dute, baita Bortzirietako bertze zerbitzu erakunde batzuena ere. Gogoeta hori TERRA-PROMETEA -ko lantaldearekin batera egiten ari dira, gogoeta bateratua eta akzio kolektiboa, Bortziriek etorkizun iraunkorra izan dezaten.
Iraunkortasunerako bultzada honakoetan oinarritzen da:

- Gizarte arloko alderdiei gehiago erreparatu, arazoen prebentzioari eta iraunkortasunaren gaineko eztabaidari.
- Balio eta jarrera aldaketa batean sakondu.
- Administrazioen arteko koordinazioa bultzatu alor guztietan, eta baita arlo publiko eta pribatuaren artean ere, bereziki sareak sortze aldera.
- Ingurumen politika guztietan eta garapenerako programetan iraunkortasunerako hezkuntza txertatu.
- Herritarren parte hartzea bultzatu herri mailako politikagintzan.
Informazio gehiago
Informazio osatuagoa Nafarroako Gobernuaren Tokiko Agenda 21 webgunean topatuko duzu.
