Inguruetan
Bere kokapen geografikoarengatik, Bera herriak kilometro gutitan bisitaldi aunitz eskaintzen ditu:
Beratik abiatuta, txango ugari egin daiteke batera eta bertzera. Hauek aukera horietako batzuk:
Bidasoako tren txikitoaren ibilbidea.
Etxalar: Sareekin ehizatzen dira usoak bertako usategietan. Eliza atarian garai bateko kanpo santuko hilarriak ongi mantendu dira.
Lesaka: Herrigunean berean, Minddurrinea eta Zabaletako dorretxeak ditu. San Martin Eliza. Alderdi historikoa.

Bertizko Natur Parkea: Oieregin. 2.040 hektareako hedadura du. Lorategi botanikoa du atarian, eta Aizkolegi gainean dago jauregia. Harizti eta pagadi dotoreak ditu.
Sara, Zugarramurdi eta Urdazubiko leizeak. Zugarramurdin Sorginen Museoa ere dago.
Sara: Plaza, herriko auzoak, Ortillopitz euskal etxea, Euskal pastelaren museoa, animalien parkea, Larungo trena.
Arantza: Arantzako Zirkoa
Igantzi: San Juan Xar. Erreserba naturala. Igantzitik Arantzarako errepidean.
Bertze bisita batzuk: Baztan, Hondarribia, Ainhoa, Urruņa, Hendaia.
