Mendian eta auzoetan
Zia Erreka

- 6 km
- 1 h 30 min
Berako landa eremuan barnako ibilbidea. Illekueta auzotik abiatuta, Zia, Dornaku eta Suspela auzoak gurutzatu ondotik, Illekuetan bukatzen da ibilbidea. Bide guzia seinalizaturik dago, egiteko aisa da, erosoa, eta ia bide osoa zementu eta asfalto gainean egin ahal da. Bera, inguruneari begirada liburuxka argitaratua dago ibilbidea jarraitzeko, eta intereseko gauzak aztertzeko (Turismo Bulegoan eskuragai, dohainik).
Zigorriaga

Berako mugarrietan zortzigarrena. Lapurdi eta Gipuzkoako kostaldea, eta Bortzirietako mendiak ikusten ahal dira bertatik. Bidea aisa eta polita da. Ibardindik joanez gero, Mandelan trikuharri bat ikusi ahal da.
Larun (PR- NA-16)

Zia errekaren bailara zeharkatzen duen ibilbidea, Larun mendiaren magaletik, malda gutikoa eta bide aisa. Larungo igoerak zailtasun ertaina du. Altzate auzotik abiatuta, Ibardingo errepidetik Eltzaurdia auzora joanen gara (Napoleonen bidea, aintzinako erromatarren pausua). Landagainetako lepoan Larungo kaskora igotzeko aukera: Euskal Herriko kostaldeko ikuspegi paregabea. Lizuniagako lepotik Garaitarreta auzora jautsi ahal da, Altzatera ailegatzeko. Bidea laburtu ahal da Zia auzotik Landagainetara zuzenean joz.
Labiaga, Erreserba Naturala

Labiaga, 700 metrokoa, eroso igotzeko moduko mendi atsegina da; eta mugan bertan dagoen Mandela mendiak itsasalderako ikuspegi paregabea eskaintzen du. Erreserba Naturalak 1,3 hektareako hedadura du. Ikatz-arbel aztarnategiak daude, pteridofita eta landare fosil ugarikoak. Garai batean meategi ttiki bat zegoen bertan.
GR-11
Higer Lurmuturra (Hondarribia) - Bera
- 30,5 km
- 5 h 30 min
Higerreko lurmuturra eta Creuseko lurmuturra lotzen dituen ibilbidea da GR-11. Mendebaldetik ekialderako bidean lehen bi etapak lotzen ditu Berak. San Migel Zubian Bidasoa ibaia gurutzatu, eta Alkaiaga auzoan barrena doa bidea.
Bera - Elizondo
- 30,5 km
- 7 h
Bigarren etapak Bera eta Elizondo lotzen ditu. Toki Ona Institutuaren bazterretik goiti abiatuta hartzen da bidea.
