Berakoudala.net
Hemen zaude:   Berako udala »  Udala »  Udal instalazioak »  Herri Liburutegia

Herri Liburutegia

Kontaktua

Eztegara pasealekua, 9
31780 BERA (Nafarroa)
Tel.: (00 34) 948 62 55 02
GPS: 43º 16' 49.70" I / 1º 41' 00.40" W
Arduraduna: Beatriz Auzmendi Iza

Ordutegia

Astelehenetik ortziralera

Neguko ordutegia (azaroaren 15etik ekainaren 15era arte guti goiti-beheiti)

15:00 - 21:00

Udako ordutegia (ekainaren 15etik urriaren 15era arte guti goiti-beheiti)

8:30 - 14:30

Oharra: Aldaketak egoten ahal dira ordutegian.

Zerbitzuak

Berako liburutegiko funtsak 12.000 ale inguru ditu; horietatik, 3.000 haurrentzat dira.

  • Katalogoa (OPAC).
  • Interneta: Zazpi ordenagailu daude Internet sarera konektatuta. Zerbitzua dohainik da eta erabili ahal izateko liburutegiko bazkide ez da izan behar. 10 urtetik beheitiko haurrek guraso edo arduradun batekin etorri behar dute.

(Oharra: Ordanagailuak liburutegia itxi baino ordu laurden bat lehenago itzaliko dira).

  • Berako Argazki Artxiboa.
  • Irakurgelak:
    Haurrentzat: 12 eserleku.
    Helduentzat: 43 eserleku.
  • Erreferentzia Saila: kontsultarako liburuak, entziklopediak, atlasak, bildumak eta ale bereziak, bertzeak bertze, Isidoro Fagoagaren ondarea (funtsa zaharra), Herri Bilduma eta Baroja Bilduma.
  • Mediateka:
    Berako musikarien disko bilduma.
    DVD diskoak, bideoak, CDak, CD-ROMak.
  • Literatura eta gai guztien inguruko liburuak.
  • Aldizkaritegia: Bi egunkari eta 40 aldizkari inguru.
  • Inprimatzeak:
    Zuri-beltzean: 0,06 € orri bakoitza
    Koloretan: 0,10 € orri bakoitza
    (Lehenagotik arduradunari abisatu behar zaio; inprimatzen diren orri guztiak kobratuko dira).

Ekitaldiak

Urtean zehar hainbat ekitaldi antolatzen dira:

  • Liburu aurkezpenak.
  • Ipuin kontalarien emanaldiak (hilean behin).
  • Gazte eta helduentzako ipuin lantegiak.
  • Bortzirietako gazte eta haurren ipuin lehiaketa (abendua).
  • Liburu egunaren ospakizuna (apirilaren 23a).
  • Solasaldiak.

Araubidea

Kontuan izan beharreko arauak ondoko hauek dira:

Estekak

Nafarroako Liburutegi Publikoen Katalogoa
BiNadi: Nafarroako Liburutegi Digitala