Berakoudala.net
Hemen zaude:   Berako udala »  Udala »  Udal instalazioak »  Kultur Etxea

Kultur Etxea

Kultur Etxeak hiru gune ditu: kultura eta turismo bulegoa, areto nagusia eta erakusgela.

Bulegoa

Eztegara pasealekua, 11
31780 BERA (Nafarroa)
Tel.: (00 34) 948 63 12 22
Faxa: (00 34) 948 63 10 20
GPS: 43º 16' 49.74" I / 1º 40' 59.66" W
Kultur kudeatzailea: Raul Iglesias Alvarez
e-posta

Ordutegia (*)

8:00 - 15:00
(*) Ordutegia moldagarria da; asteko jardueren arabera.

Areto nagusia

Areto nagusiaren baliabide teknikoak fitxategi [4 KB] honetan dituzue.

Areto balioaniztuna da; hau da, erabilera askotariko gune bat. Bertan ondoko esparru hauek jorratzen dira:

  • Antzerkia: Mugaz Gain Jaialdia, Antzerkia eta Eskola programa, antzerki taldeen emanaldiak, etab.
  • Bertsolaritza: Bertso Paper Lehiaketako Sari Banaketa, Nafarroako Bertsolari Txapeldunen Liga, Bertso antzerkia, etab.
  • Dantza: Escena Dantza Jaialdia, Dantzari Ttiki Eguna, Bidasoaldeko Gazteen Folklore Jaialdia, etab.
  • Haur ikuskizunak: magia, lantegiak, etab.
  • Solasaldiak.
  • Ikastaroak: margolan lantegia, altzari konponketa, etab.
  • Musika: Ertz Jaialdia, kontzertuak, etab.
  • Zinema: Zine-kluba, Film Laburren Nazioarteko Zinemaldia, etab.
  • Etab.

Areto nagusiaren bi aldetan aldagela bana dago.

Erakusgela

Hainbat erakusketa mota egiten dira: margolanak, grabatuak, eskulturak, argazkilaritza, eskulanak, etab.

Erakusketen ordutegiak

Urte osoan:

Astelehentik larunbatera:

18:00-20:00

Udan eta Aste Santuan:

Asteartetik igandera (igande arratsaldea ITXIA)

10:00-14:00
16:00-19:00

Erakusketa baten eskaintza bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan kultur koodinatzailearekin.

Erakusgelaren neurriak hemen [11 KB] dituzue.