Toki Ona Udal Kiroldegia

Konkaktua
Julio Caro Baroja karrika, 2
31780 BERA (Nafarroa)
Tel.: (00 34) 948 63 02 15
GPS: 43º 16' 49.16" I / 1º 40' 49.09" W
Arduraduna: Leire Portu
e-posta
Enpresa kudeatzailea: Urdibera S.L.
Ordutegia
IDEKIA: astelehenetik igandera
Neguko ordutegia
Astelehenetik ortziralera: 8:30 - 22:00
Larunbatetan: 09:30 - 14:00 eta 17:30 - 20:00
Igandetan: 10:00 - 13:30
Jaiegunetan: ITXIA
Udako ordutegia
Astelehenetik ortziralera: 10:00 - 13:30 eta 17:30 - 21:30
Larunbatetan: 10:00 - 13:30
Igande eta jaiegunetan: ITXIA
Egutegia
Fitxategi
[53 KB] honetan duzue eskuragarri 2006ko egutegia.
Zerbitzuak
Bertan dago udal kirol zerbitzuaren bulegoa. Kirol koordinatzailearen bidez, herritar eta udalaren arteko harremana gauzatzen da. Udal Kirol Batzordeak kiroldegian egiten dira, udaleko kirol gaiak jorratzen direlarik, eta udala eta edozein herritar, eta herriko kirol elkarteen arteko harreman kanala delarik. Udal kirol programa ere, bertan antolatu eta gauzatzen da.
1. Kiroldegiko alokairu zerbitzuak
Nahi duen orok kiroldegiko pista alokatu ahal du; honen eskaera kirolgegiko bulegoan betez. Pista osoa edo heren bat alokatu ahal da. Egun bakar baterako bada ordainketa momentuan egiten da, eta denboraldi baterako bada, dena batera egin ahal da, eskaera orria betez.
Bertze edozein ikuskizun edo jardueretarako ere pista alokatu ahal da, aitzinetik bulegoan eskaera bat betez, eta horretarako dauden udal tasak ordainduz.
2. Kirol jarduerak
Urtero irailean neguko programazioa iragartzen duen eskuorria ateratzen da eta urrian hasiko den ikasturterako izen-emateak, iraila erdialdean egiten dira. Ikastaroak hiruhilabeteka planteatzen dira, nahiz eta urritik ekainera arte dirauten.
Uda baino lehen ere -maiatza bukaera edo ekaina hasiera- Eskola Kirola programa
[485 KB] eta Udako kirol programa
[969 KB] ateratzen dira. Eskola kirolaren kasuan, hurrengo ikasturterako aurreinskripzioa egiteko aukera ematen da, eta Udako Kirol programa, uztailerako egiten diren jardueretan izena emateko aukera ematen du.
3. Muskulazio gelarako abonamenduak
Muskulazio gelen abonatzeko kiroldegiko bulegoan izena emateko fitxa bete behar da eta honen barne honako zerbitzu hauek eskaintzen dira:
- Muskulazio gela erabiltzeko eskubidea, nahi den egun eta denbora guztian.
- Kiroldegiko entrenatzaile pertsonalarekin behar den guztitan gelditzeko eskubidea.
- Sauna erabiltzeko eskubidea.
- Frontoitxoa erabiltzeko eskubidea.
- Pisten alokairua eta ikastaroetan deskontuak.
4. Tasak
Fitxategi honetan duzue eskuragarri.
