Bekak eta dirulaguntzak
BERAKO SORMEN LANETARAKO BEKA DEIALDIA (2007)
Helburua:
- Berako herrian sortzen diren arlo artistikoko sormen lanak diruz laguntzea edota horretarako bidea ematea da.
Arautegia:
- Onuradunak: Beran edozein sormen arloren inguruan lan egiten duten norbanakoak, elkarteak edo entitateak (musika, ikus-entzunezkoak, arte plastikoak, arte dramatikoak, argazkilaritza, etab.). Berakoak ez diren elkarteen kasuan, beharrezkoa izanen da taldeko 2/3a, gutienez, Beran bizi izatea 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen.
- Esleipen irizpideak: lanen kalitatea eta interes kulturala hartuko da aintzat. Era berean, diziplina bat baino gehiago uztartzea ere kontuan izanen da.
- Dirulaguntza: 3.000 euro (proiektu bakoitzari ez zaio kostu osoaren %70ean baino gehiago lagunduko)
- Aurkeztu beharreko agiriak:
- Beka eskaera normalizatua.
- Identifikazio Fiskalaren Kodea (IFK) edota Nortasun Agiria (NA), norbanakoen kasuan.
- Proiektuko parte-hartzaileen erroldatze-ziurtagiria.
- Hautagaien curriculum pertsonala.
- Egitasmoaren memoria: ideia eta kontzeptu nagusiak; produkzio plana; aurrekontu zehatza (aurreikusitako gastuak eta sarrerak); talde tekniko eta artistikoa eta egitasmoa finantzatzeko plana.
Oinarriak eta eskaera inprimakia:
Oinarriak eta arauak
[1.43 MB]
Beka eskaera normalizatua
[180 KB]
Izena emateko epea: 2007ko apirilaren 27a, 13:30etan
BERAKO MUSIKA BILKETAREN BEKA DEIALDIA (2007)
Helburua:
- Berako musika materiala biltzea: Beratarrek eta Berarekin zerikusia izan duten musikagileen konposizio kultural landuak; Berako musika herrikoia; Berako musika herrikoiaren gainean zenbait egilek egindako egokitzapenak; eta Berako besta, ohitura eta ekitaldi seinalatuetan interpretatzen den musika.
Arautegia:
- Onuradunak: Bakarka nahiz taldeka aurkeztu ahal dira hautagaiak. Taldeka aurkezten direnean arduradun bat izendatu beharko dute.
- Esleipen irizpideak:
Egin beharreko lanaren arloan esperientzia izatea kontuan hartuko da.
Beran erroldatutakoek edo lan egiten dutenek lehentasuna izanen dute.
Epaimahaia Berako Kultur Batzordeak eta Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak izendatuko dute. Honen erabakia atzeraezina izanen da.
Beka ematerako orduan aurkeztutako proiektuaren kalitatea eta metodologia hartuko dira aintzat, baita curriculuma ere.
- Dirulaguntza: 3.000 euro.
- Aurkeztu beharreko agiriak:
- Beka eskaera normalizatua.
- Identifikazio Fiskalaren Kodea (IFK) edota Nortasun Agiria (NA), norbanakoen kasuan.
- Proiektuko parte-hartzaileen erroldatze-ziurtagiria.
- Hautagaien curriculum pertsonala.
- Egin beharreko lanaren txosten zehatza: proiektuaren izenburua eta egileak, erabili beharreko metodologia eta proiektuaren laburpena (helburuak, gaiaren aurretikoak, egungo egoera eta lan egitasmoa).
Oinarriak eta eskaera inprimakia:
Oinarriak eta arauak
[749 KB]
Beka eskaera normalizatua
[182 KB]
Izena emateko epea: 2007ko apirilaren 27a, 13:30ean
