Kultura

Kideen eginkizunak, betebeharrak eta eskubideak
BERAKO KULTUR BATZORDEA Berako kultur talde, kultura zinegotzi, kultur koordinatzaile, eta oro har, kulturarekiko interesa duen oroz (erakunde zein norbanako) osatua egonen da. Berau osatzen duten kideen kopurua mugagabea izanen da. Euren betebeharra herriko kulturgintza suspertu eta interes orokorrerako ekitaldiak antolatzea izanen da, eta horretarako Berako Udalak bideratuko duen aitzinkontua kudeatuko du. KULTUR BATZORDEA kultur agente guztien organoa izaki, erakunde bateragile gisa lan eginen du.
- Kultur batzordeko kideen eskubideak.
[14 KB] - Kultur batzordeko kideen betebeharrak
[20 KB]
Funtzionamendu orokorra
KULTUR BATZORDEA Udalaren organo aholku emailea da. Berako Udaleko Gobernu Batzordea eta Udalbatzarra daude gainetik, eta hauek onartu beharko dute bertako jarduna.
Hala ere, onespen hori gauzatzeko biderik zuzenena KULTUR BATZORDERA bidaltzen dituen ordezkarien bidez egitea da, zinegotziak, alegia. Hortaz, Udalak ere KULTUR BATZORDEAN bere ordezkariak dituela kontuan hartuz, zilegi da ordezkaritza horien esku uztea (formala ez bada ere, konfiantzazkoa bai bederen).
KULTUR BATZORDEAK berak ez du langilerik (nahiz eta kultur koordinatzailea espresuki dagoen honen zereginetarako), eta ondorioz, Udalak dituen langileak erabiliko dira beharrezkoak diren zereginetarako, bakoitzak bere lanak eskatzen dituen zereginen barrenean jardunez (administrazioa, mantentze-lanak, idazkaritza, kontu-hartzailetza, etab.).
KULTUR BATZORDEAREN zereginak izanen dira:
- Herriko kultur eskaintza egin.
- Dauden hutsuneak antzeman, eta irtenbideak planteatu.
- Aitzinkontua kudeatu.
- Egitasmo berriak aitzinera eraman.
1. Kultur Gaiak
KULTURA BATZORDEAREN aitzinkontuetan honako gai hauek landu beharko dira:
- Euskal ohitura eta kultur ondarearekin zerikusia dutenak.
- Antzerkia.
- Dantza.
- Musika.
- Erakusketak.
- Arte plastikoak.
- Hitzaldiak.
- Mahai-inguruak.
- Zinema eta ikus-entzunezkoak.
- Bertsolaritza.
- Literatura.
2. Helburuak
BERAKO KULTUR BATZORDEAK honako helburu hauek betetzeko lan eginen du:
- Herriko kultur talde guztiek Kultur Batzordean parte har dezaten ahaleginak egitea.
- Kultur programazioa orekatua edo aniztuna osatzea.
- Kulturarekiko gogoa piztea.
- Bide berriak irekitzea, KULTUR BATZORDETIK egitasmo berriak sortuz, adibidez, erakundeen arteko egitasmoak suspertuz.
- Euskarazko kultur produkzioa eta sormena bultzatzea.
- Euskararen erabilera bultzatzea kulturaren alorrean.
- Herriko taldeen sormen lana bultzatzea.
- Herritaren parte hartzea bultzatu.
3. Dirulaguntzak emateko baldintzak
- Jende guztiari idekitako ekitaldiak izatea.
- Jende kopurua mugatua den ekitaldietan beratarrek lehentasuna izatea.
- Euskararen presentzia ziurtatzea, propagandan, publizitatean, aurkezpenetan... nahiz eta ekitaldia euskaraz ez izan.
- Dirua lortzeko ekintzak ez izatea.
- Kultura zabaltzeko helburua lehenestea.
- Eskatzaileak Berako taldeak edota Beran lan egiten dutenak izatea.
- Talde guztien esku paratzea aitzinkontu zehatza, antolatuko diren ekitaldien deskribapen zehatza, eta ekitaldia antolatzearekin bilatzen den helburua.
4. Dirulaguntzak emateko irizpideak
- Ekitaldien aniztasuna bilatzea.
- Antzeko ekitaldiek antzeko dirulaguntzak jasotzea.
- Euskaraz diren ekitaldiek lehentasuna izatea.
- Egitasmoak, nahitaez, ez dute %100ean diruz lagunduak izan behar.
- Kultur ekintza hezitzaileei presentzia bermatu, nahiz eta gutiengoentzat izan.
- Kultur ekitaldi kontratatuak eta barneko kultur egitasmoak bereizi: Ekitaldi kontratatuetan taldeek kanpoko artistak ekartzen dituzte. Barneko egitasmoetan herriko taldeek urtean zehar sortzen dituzten lanak sartzen dira (lantegiak, jaialdiak, emakumearen astea...), finean, herri ekoizpenak, herri sormena. Oreka bat aurkitu beharko litzateke bi atal hauen artean.
- Aurreikusi gabeko ekitaldietarako diru partida bat gorde.
- Gainerako kultur taldeen balorazioa kontuan hartu.
5. Lanerako Metodologia
Hau guztia lortzeko, honako modu honetan lan egitea proposatzen da:
- Proposamenak bildu aitzinetik batzordeak zer lan egin asmo dituen zehaztea, eta aitzineko urtearekiko aldaketak zehaztea. Abiapuntua diagnostikoa izanen da, errealitatearen azterketa egitea (herrian zer dagoen, hutsuneak, indarguneak, hobetu beharrekoak...).
- Arlo bakoitzean zenbat diru inbertituko den aurreikustea, eta horren arabera banaketa egitea (prestakuntza, programazioa, talde dinamika...).
- Behin hori horrela egituratua dagoenean taldeek euren proposamenak aurkeztea.
- KULTUR BATZORDEAK urtean zehar bilduko ditu, modu desberdinez, hurrengo urterako kultur ekitaldi kontratatuen proposamenak. Adibidez, KULTUR BATZORDEKO bilera bakoitzean kultur koordinatzaileak oharra hartuko du parte hartzaileek azkeneko asteetan ikusitako ekitaldi interesgarrienez (filmak, antzerkiak, dantza, gai interesgarri bat mahai-inguru batez, ikastaroak...). Horrela proposamen guztiak zaku batean joanen dira gordetzen urtean zehar. Gero, urte hondarrean, zaku honetatik proposamen guztiak atera eta (orain bai, irizpideak erabili behar) erabaki zein diren ekitaldi horietatik guztietatik interesgarrienak hurrengo urterako.
6. Fitxategiak
- Dirulaguntzak emateko eskaera (euskaraz)
[41 KB] - Dirulaguntzak emateko eskaera (elebiduna)
[43 KB] - Ebaluazio orria
(euskaraz) [58 KB] - Ebaluazio orria (elebiduna)
[58 KB]
