Berakoudala.net
Hemen zaude:   Berako udala »  Egutegia »  ANTZERKIA: Hor al zaude? (Kanpingags)

ANTZERKIA: Hor al zaude? (Kanpingags)

2008/05/24

Ordua: 22:00
Lekua: Kultur etxea
Sarrera: 7 euro
Hizkuntza: euskara
Antolatzailea: Berako Euskara Batzordea
Laguntzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatea

Sinopsia: Ane eta Patxi joan dira elkarrekin bizitzera.

Etxea traketsa eta ttikia da: lekua kaxaz gainezka dago, berogailua ez dabil eta auzokoekin problemak dituzte. Gainera, gizon ikustezin baten presentzia deskubritu dute. Mamu antzeko honek umore txarra izateaz aparte, bikotea bere espazioaren inbasoretzat hartzen du.

Asier Hormaza edo Aitor Gabilondo PATXI dugu, mago hasiberriaren larruan, eta Ainhoa Aierbe berriz, ANE, oftalmologian lizentziatekotan dena. Bien artean eszenatokia erabat betetzen dute, mamuen munduan sartzen gaituzte eta bi pertsonaia baino gehiagoren aurrean gaudela sentiarazten digute.

Umore eta fantasiaz blai dagoen antzezlan honen gibelean maitasunari buruzko gogoeta argia dago.

Hor al zaude? Javier Daultek idatzia da, egungo idazle-antzerkigile berrietarik baliotsuenetakoariko bat.

Hor al zaude? Londresen estreinatu ondotik, Buenos Aires, eta Bartzelonan ibili da, bertzeak beste. Guzietan publikoaren eta kritikaren arrakasta lortu du.