Armarria

Berako armarria
Lau laukitan zatitu eta moztutako armarria, lehenbizikoak eta azkenak edo laugarrenak, zilarrezko fondoa duela burdinezko bi aizta makil edo gezi urdin ditu; eta bigarren eta hirugarrenean urrezko fondoan mihi gorriak dituzten bi otso ibiltari. Hauek ziren jatorrizko ikurburu eta leinua.
Bigarren laukian, zilar gainean, zeruko lainoen gainean ihes egiten duen gurutzea ageri da, 724. urte inguruan herriko ortzean azaldu zenaren oroimenez.
Hirugarren laukian gorrian, Nafarroako Urrezko Kateak, erdian esmeralda berdea duela, Nafarroako erregeek Navas de Tolosan Miramolín el Verderen kontra irabazitako gudaz geroztik erabili izan dutena.
Laugarren laukian, zilarrean, arte berde bat eta bere alboetan, lokarri gorriekin lotutako urrezko bi abarka daude, Antso Abarka-ren armak. Gainean, bitxi eta zortzi edergailurekin harri bitxiak eta perlak dituen Errege Koroa dago, itxia eta hauetatik goikaldea ixten dutela, urrezko gurutze batean bukatzen den borobila eusten duten buruntzaren uztaiak ateratzen direla.
Irudi berritua

Armarritik abiatuta, irudi korporatibo berria du Berako Udalak. Berako Zoocreative enpresak egina da. Honela azaldu dute eurek proiektua:
Berako armarriaren birdiseinuan eta komunikazio euskarri guztietarako aplikazioan heraldikari lotutako alderdi historikoak hartu dira aintzat, baina baita egungo identitate korporatiboko irizpideak ere. Helburua historia duen herri batentzako irudi modernoa bilatzea zen. Udalaren irudi berria islatzeko sozializatze kontzeptu batetik abiatu ginen.
