Berakoudala.net
Hemen zaude:   Berako udala »  Albisteak - Noticias »  Bestabusa zerbitzua egonen da Lesakako Sanferminetan

Albisteak

« Itzuli albisteetara    

2008-07-04 / 13:02

Bestabusa zerbitzua egonen da Lesakako Sanferminetan

Joan zen urtean bezala, aurten ere, Bortzirietako Udalek eta Cederna-Garalurrek, Agenda 21 egitasmoaren barrenean, autobusa antolatu dute Bortzirietako herrietako bestetako joan etorriak egiteko. Lesakako Sanferminekin hasiko da zerbitzua martxan.

Hauek dira ordutegiak:

Uztailaren 4 eta 5ean

Joaneko ordutegia

  • Arantzatik (aparkalekutik) irteerak: 21:45 eta 23:30etan.
  • Igantzitik (Bi-biden): 22:00 eta 23:45etan.
  • Etxalartik (Landaburuan): 22:15etan eta 00:00etan.
  • Beratik (Jamotenea eta Agerratik): 22:00, 22:30, 23:00, 23:30, 00:00 eta 00:30etan.

Itzulerako ordutegia

Suhiltzaileen aparkalekutik aterako dira autobus guztiak:

  • Arantza, Etxalar eta Igantzira: 3:30etan eta 6:30etan.
  • Berara: 3:30, 4:30, 6:00 eta 7:00etan.

Joan-etorriko bidaia 3 euro kostako da.