Berako Bestak abuztuaren 2tik 6ra arte ospatuko dira. Hemen duzue egitaraua (PDF formatuan)
MARGO ERAKUSKETA (Iciar Mikelperizena)
Egunak: Abuztuaren 1etik 17ra arte
Lekua: Berako Kultur etxeko erakusgela
Ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00 Egunero idekia, astelehenetan izan ezik
Antolatzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala
Uztailaren 26a, larunbata
16:00 4X4 Autoen ikuskizuna, Postan. Antolatzailea: Basati
19:00 Herri kirol jaialdia Altzateko plazan.
Antolatzailea: Gure Txokoa eta Nafarroako Herri Kirol Federazioa.
Uztailaren 27a, igandea
LA MIGUEL INDURAIN 2008
Antolatzailea: Club Ciclista Beratarra
Argibide gehiago: www.laindurain.com
Uztailaren 28a, astelehena
20:00 Bidasoaldeko XII. Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia Altzateko plazan.
Taldeak: Eraiki Dantza Taldea (Behobia); Deti Gor (Iparraldeko Osetia) eta Everest Nepal Cultural Group (Nepal)
Antolatzailea: Eraiki Dantza Taldea Laguntzaileak: Berako Udala; Cadena Ser-Irun; Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.
Argibide gehiago: www.festivalfolklorebidasoa.com
Abuztuaren 1a, ortzirala
19:00 Imanol Zubieta "Fash" Futbito Txapelketa. Finala eta 3. eta 4. posturako partidak. Toki Ona Kiroldegian. Gero afaria eta sari banaketak afarian bertan. Antolatzailea: Berako Gazteak
20:30 I. Lorez apaindutako Leiho eta Balkoi lehiaketako sari banaketa Jamotenean
Antolatzailea: Larun-Haizpe merkatarien, ostalarien eta zerbitzu enpresen elkartea. Laguntzaileak: Berako Udala eta Nafarroako Gobernua
21:00 Txosna idekiera Txalaparta + Bertsoak
23:00 Rock Gaua: Kontzertuak: Dama + Talde sorpresa; Petti eta Inoren ero ni Altzateko plazan
00:00-03:00 Alkoholimetro postua Altzateko plazan. Antolatzailea: Berako Udaleko drogen mendekotasunari aurre egiteko plana – Askagintza
Abuztuaren 2a, larunbata BEZPERA
08:00 Zakur txapelketa. San Huberto modalitatea. Basilioko gainean. Antolatzailea: Berako Ehiza eta Arrantza Elkartea.
12:00 2008ko San Esteban besten hasiera adierazteko Herriko Etxetik altxaferoa botako du Julen Zelaietak eta ezkil-jotzea izanen da. Aldi berean, ttikiendako goxokiak eskainiko dira.
Ondotik Erraldoiak eta buruhandiak karrikaz karrika ibiliko dira, Izadi Txarangak eta Ezpelur gaiteroek lagunduta
16:00 Plater tiroa Foso modalitatean. Parte-hartze librea. Antolatzailea: Berako Ehiza eta Arrantza Elkartea
17:00 Izadi Txarangak San Jose zahar etxean joko du.
17:00 Haur eta gazteentzako joko ezberdinak Tombs Creatius-en eskutik Altzateko frontoian
18:00 Kukaña Illekuetan, Izadi Txarangak alaiturik
18:30 Aulki jokoak. Txosnetan.
19:00 Berako txistularien kalejira. Illekuetatik San Esteban Elizaraino
20:00 Gure Txokoa Dantza Taldearen jaialdia Eztegara pilotalekuan
00:00 Dantzaldia Lasha eta Triki Ta Ke-ren eskutik Altzateko plazan.
Egunean zehar, Izadi Txaranga ariko da karrikaz karrika.
Abuztuaren 3a, igandea SAN ESTEBAN EGUNA
09:30 Herriko txistulariek argisoinua joko dute; Ezpelur gaiteroek herrian barna joko dute
10:30 Udalbatza, txistulariak eta makil dantzariak, Berako bandera aitzinean dutela, Herriko Etxetik San Esteban elizara abiatuko dira Berako abesbatzak lagundurik
Ondotik, Gure Txokoa Dantza Taldeko kideek Berako Makil dantzak eta Bordon dantza dantzatuko dute txistularien laguntzaz
12:00 Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariek kantatuko dute.
17:00 Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute.
18:00 Gure Txokoa Dantza Taldeak Berako Aurreskua dantzatuko du Herriko Etxeko Plazan txistularien laguntzaz.
Gero Berako Bandaren kontzertua herriko etxeko plazan.
19:30 Tximeleta taldearekin dantzaldia Altzateko Plazan.
20:30 Euskal errepresaliatu politikoekiko elkartasun kalejira Mukixu zubitik Altzatera eta senitartekoen omenaldi elkarretaratzea Altzateko plazan.
21:00 Dantza herrikoiak Altzateko karrikan (fandangoa, arin-arina, Larrain dantza,…) gaiteroen laguntzarekin.
00:00 Su artifizialak Matzada futbol zelaitik, Pirotecnia Zaragozana-ren eskutik.
00:30 Dantzaldia Tximeleta taldearekin Altzateko Plazan.
Musikaren deskantsuan makil dantza herrikoiak. Txosnetan.
Egunean zehar Izadi Txaranga karriketan ibiliko da.
Abuztuaren 4a, astelehena
09:00 Irats taldeko trikitilariak Dornakun ibiliko dira, eta Ezpelur gaiteroak Zalain auzoan.
10:30 Plater tiroa, ehiza ibilaldia modalitatean beratarrentzat. Ondotik txistorra jatea denentzat. Antolatzailea: Berako Ehiza eta Arrantza Elkartea.
11:00-14:00 Haurrentzako pottokak Illekuetan.
11:30 Berako igerilekuan haur eta gazteentzat XXI. Igeriketa Txapelketa. Antolatzailea: Gure Txokoa Elkartea.
13:00 Kukaña, Izadi Txarangak alaiturik.
14:00 Gaztetxe bazkaria. Kaxerna Gaztetxean (Sarrerak salgai Kataku eta Errekalden)
18:00 Irats Trikitilariek San Jose zahar etxean joko dute.
18:00 Pilotari profesionalen arteko partidak Eztegara pilotalekuan.
18:00 Haurrentzako kale ikuskizuna: Superplast (Hortzmuga Teatroa) Altzateko plazan.
Ondotik, Haurrentzako Apar Besta eta Trikitilariak.
19:30 Migattuak Herriko Etxeko Plazan.
20:00 Bertso poteoa Irats taldeko trikitilariekin: Iker Zubeldia, Jon Elizetxe eta Julen Zelaieta. Errekaldetik hasita. Antolatzailea: Bortzirietako Bertso Eskola.
21:00 Dantza herrikoiak Ezpelur Gaiteroekin Altzateko karrikan.
00:00 Dantzaldia Tapia eta Leturiarekin Altzateko plazan
Egun osoan zehar Izadi Txaranga karrikaz karrika ibiliko da.
Abuztuaren 5a, asteartea
09:00 Irats trikitilariak Suspelan ariko dira, eta Ezpelur gaiteroak Kaule auzoan.
10:30 Herriko pilotarien pilota partidak. Benjaminak, alebinak, infantilak eta helduak. Antolatzailea: Gure Txokoa Elkartea.
11:00-13:30 eta 16:00-18:30 Puzgarriak Altzateko pilotalekuan.
12:00 Erraldoiak eta buruhandiak Ezpelur gaiteroen laguntzarekin ibiliko dira Agerran.
13:00 Kukaña, Illekuetan.
17:00 Izadi Txarangak San Jose zahar etxean joko du.
18:00 Kukaña, Illekuetan.
19:00 Marmara Musik dixie taldearekin kalejira Illekuetatik hasita.
19:30 Migattuak Herriko Etxeko plazan, Izadi Txarangak alaiturik.
21:00 Dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Altzateko karrikan.
Ondotik Suzko zezena aterako da Altzateko karrikan.
00:00 Bertso Sound System Gaua (Aritz Sound System): graffitiak, breakdance, bertsolariak eta ondotik musika beltza. Altzateko plazan.
Egunean zehar, Izadi Txaranga ariko da karriketan barna.
Abuztuaren 6a, asteazkena
09:00 Irats trikitilariak eta Ezpelur gaiteroak Garaitarreta eta Suspel-ttiki auzoetan ibiliko dira.
12:00 Migattuak Ezpelur gaiteroekin.
12:00 Erraldoiak eta buruhandiak, Altzatetik Herriko etxera, Izadi Txarangak lagunduta.
14:30 Herri Bazkaria Altzateko frontoian.
17:00 Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute.
Ondotik Kukaña, Illekuetan.
19:00 Batukada Perfusion Taldearekin Illekuetatik Mukixura.
21:00 Dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin, Altzateko karrikan.
Ondotik Suzko zezena aterako da Altzateko karrikan.
23:00 Dantzaldia Jalisko taldearekin Altzateko Plazan.
Musikaren deskantsuan irrintzi lehiaketa. Txosnetan.
Egun guztian zehar Izadi Txaranga karriketan ibiliko da.
OHARRA: Herriko Etxeak ez ditu bere gain hartzen 16 urtetik beheitikoek ikuskizunetan (migattuak, kukaña...) izaten ahal dituzten istripuak, martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 10.5.D. Artikuluan azaldutakoaren arabera. Kukañan anbulantzia zerbitzua egitarauan agertzen den orduetan egonen da bakarrik.