XXII. Lurraren Eguna
Lekua: Altzate
Antolatzailea: Gure Txokoa Elkartea
Laguntzailea: Berako Kultur Batzordea
EGITARAUA
10:00 Txalaparta, eskulangileen azoka eta barazki erakusketa. Altzaten.
10:30 "Beratarrak" Argazki erakusketa. Labiaga Ikastolan.
11:00 Gasna eta Sagardo Lehiaketak (xehetasunak beheitiago dituzue)
(Lehiaketetan parte hartzeko Bortzirietako ekoizlea izan behar da. Txapelketarako gasnak eta sagardo botilak lehiaketa hasi baino ordu eta erdi lehenago hartuko dituzte antolaketako ordezkariek Ricardo Baroja Eskolan).
12:00 Berako Banda, Musika Eskolako trikitilari eta akordeolariak.
13:00 Legazpiko Dantzariak (Korosti Taldea), Berako txistualariak, etab.
16:00 Haur ikuskizuna: Hipo eta Tomax Pailasoak. Altzateko karrikan.
17:00 Nesken Herri Kirol Erakustaldia. Sari banaketa. Enkantea eta Julen Zelaieta eta Erika Lagoma bertsolariak.
19:00 Dantzaldia: Imuntzio eta Beloki.
Oharra Euria bada ekitaldiak Kiroldegian eta Altzateko pilotalekuan eginen dira.
LEHIAKETAK
XXII. BORTZIRIETAKO GASNA LEHIAKETA
Sariak
Lehenego Saria: 220 euro eta oroigarria
Bigarren Saria: 100 euro
Hirugarren Saria: 75 euro
XI. BORTZIRIETAKO SAGARDO LEHIAKETA
Sari bakarra: 200 euro eta oroigarria.
- Lehiaketetan parte hartzeko Bortzirietako ekoizle izan behar da.
- Barazkiak, gasnak eta sagardo botilak urriaren 26an, igandea, goizeko 9:30ak baino lehen hartuko ditugu, ohi denez Ricardo Baroja Eskolan.
- Gasna bakoitzaren truke 12 euro ordainduko dira.
- 2 sagardo botilaren truke 6 euro.
BARAZKI ERAKUSKETA
Barazkiak ekartzen duten bakoitzari oparia emanen zaio.
