Bidasoaldeko XII. Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia
Lekua: Altzateko plaza
Ordua: 20:00
Taldeak: Eraiki Dantza Taldea; Deti Gor (Iparraldeko Osetia) eta Everest Nepal Cultural Group (Nepal)
Antolatzailea: Eraiki Dantza Taldea
Laguntzaileak: Berako Udala; Cadena Ser-Irún; Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.
Argibide gehiago: www.festivalfolklorebidasoa.com
TALDEAK
DETI GOR
Ossetia herriaren historian dantzak garrantzia handia izan du euren bizimoduan. Errusiako hainbat lehiaketa eta jaialditan parte hartu dute; baita bertze herrialde batzuetakoetan ere: Polonia, Hungaria, Alemania, etab.
EVEREST NEPAL CULTURAL GROUP
Talde honek Nepaleko kulturaren kontserbazioan eta zabalkundean dihardu. Hainbat jaialditan parte hartu du (Italia, Belgika, Korea, Japonia eta Taiwan), euren ikuskizunetan Nepaleko kulturako kondairak adieraziz. Euren kulturara hurbiltzen gaituzte dantza, musika eta abesti herrikoien bitartez; gisa berean, budismora, Shiva eta Krishna jainkosengana, eta abarretara ere hurbiltzen gaituzte. Gainera, 2002tik bi urtean behin Katmanduko bailaran Nazioarteko Folklore Jaialdi bat antolatzen du.
