Berakoudala.net
Hemen zaude:   Berako udala »  Egutegia »  Berako Sanesteban Bestak

Berako Sanesteban Bestak

2008/08/03

09:30 Herriko txistulariek argisoinua joko dute; Ezpelur gaiteroek herrian barna joko dute.
10:30 Udalbatza, txistulariak, makil dantzariak eta Berako bandera aitzinean dutela, Herriko Etxetik San Esteban elizara abiatuko dira, Esteban Donearen ohoretan eta Berako abesbatzak lagundurik emanen den Meza Nagusia aditzera.
Meza ondotik, Gure Txokoa Dantza Taldeko kideek Berako Makil dantzak eta Bordon dantza dantzatuko dute txistularien laguntzaz
12:00 Sebastian Lizaso eta Andoni Egaņa bertsolariek kantatuko dute.
17:00 Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute.
18:00 Gure Txokoa Dantza Taldeak Berako Aurreskua dantzatuko du Herriko Etxeko Plazan txistularien laguntzaz.
Gero Berako Bandaren kontzertua herriko etxeko plazan.
19:30 Tximeleta taldearekin dantzaldia Altzateko Plazan.
20:30 Euskal errepresaliatu politikoekiko elkartasun kalejira Mukixu zubitik Altzatera eta senitartekoen omenaldi elkarretaratzea Altzateko plazan.
21:00 Dantza herrikoiak Altzateko karrikan (fandangoa, arin-arina, Larrain dantza,...) gaiteroen laguntzarekin.
00:00 Su artifizialak Matzada futbol zelaitik, Pirotecnia Zaragozana-ren eskutik.
00:30 Dantzaldia Tximeleta taldearekin Altzateko Plazan.

Musikaren deskantsuan makil dantza herrikoiak. Txosnetan.

Egunean zehar Izadi Txaranga karriketan ibiliko da.