Berakoudala.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Bera »  Historia

Historia

  • 1402. Nafarroako Errege Carlos III.a Lehialak Lesaka eta Berako herritarrei hainbat pribilegio eman zizkien bere lurra gipuzkoarren eta lapurtarren aitzinean defenda zezaten.
  • 1606. Lorenzo de Hualde Berako elizako erretore izendatu zuen Altzate eta Urtubiko jaunak. Pertsona hau Valle Alvarado inkisidorearen laguntzaile izateagatik nabarmendu zen. Sorginkeriagatik beratar aunitz salatu zituen, Logroņoko auzi inkisitorialak (1610) biltzen duen moduan.
  • 1610. urte aldera, Baionatik artoa sartu zen, atlantiar ereduko nekazaritza sisteman oinarrizko landaketa izan dena.
  • 1638. Saint-Simon dukearen tropek, Altzate eta Urtubiko jaunaren gidaritzapean, Bera erre zuten.
  • 1793-1795. Konbentzio Gerra. Lehen aldian, 1794ko uztailera arte, Espainiako tropek okupatu zuten Bera. Bigarrenean, 1794ko uztaila bukaeratik aitzinera, frantsesek hartu zuten herria, eta bertan izan ziren guda bukatu arte, 1795eko ekainean.
  • 1813-1814. 1813ko abuztu hasieran, tropa aliatuak, Wellington dukea buru zutela, Bortziriak, Urdazubi eta Donezteben finkatu ziren, Soult mariskal frantsesarenei jarraiki. 1813ko azarora arte egon ziren bertan, heriotze krisi nabarmena eraginez.

  • 1830. Urriaren 20an, Espoz y Mina generalak Beran pasa zuen muga, konstituzio liberala absolutismoaren aitzinean aldarrikatzeko asmoarekin.
  • 1838. Lehendabiziko Karlistaldian, apirilaren 4an, liberalek herria utzi zutenean Berako Eliza erre zuten, kalte nabarmenak eraginez.
  • 1872. Borboiko Carlos Beratik sartu zen, Amadeo de Saboyaren aurkako gerra aldarrikatzeko. Bigarren Karlistaldian, Santa Kruz apaizak zenbait borrokaldi eragin zuen Beran.