Berakoudala.net
Hemen zaude:   Berako udala »  Bera

Bera

Kokalekua

Nafarroako Ipar Mendebaldean, Bidasoaren bazterrean dago Bera, Lapurdi eta Gipuzkoarekin mugan. Bortziriak eskualdea osatzen du Arantza, Etxalar, Igantzi eta Lesakarekin batera. Iparraldetik Biriatu, Azkaine eta Urruņarekin egiten du muga; Sararekin ekialdetik; hegoaldetik Etxalarrekin; eta mendebaldean ditu Lesaka eta Irun. Itsas mailatik 56 metroko garaieran dago, eta 35,6 kilometro koadroko hedadura du.

Nola ailegatu Berara

Berako herrira ondoko errepide hauetatik heldu ahal da:

  • Iruņetik: N-121-A Iruneko norabidea hartuta.
  • Irunetik: N-121-A Iruņeko norabidea hartuta.
  • Saratik: Lizuniagako bidetik.
  • Urruņatik: Ibardingo gainetik.

Bortzirietako herrien arteko distantzia (Km-tan)
Lesaka
Igantzi 13
Etxalar 8,5 12
Bera 9,5 11 3,5
Arantza 15 13 6 17

Biztanleria

Berak 3.700 biztanle ditu. Zerbitzuak eta industria sektoreak dira nagusi, nahiz eta garai batean nekazaritzak pisu handia izan zuela sumatu ahal den oraindik ere, bere landa eremu eta baserri auzoetan.

Klima

Klima atlantiarra da bertakoa: hezea, euri ugarirekin, tenperatura epelak urte sasoi guzietan, aldaera ttikiak dituela. Banaz bertzeko tenperatura 14-15 gradukoa da, prezipitazio handiekin, urtean 170 egunez egiten baitu euria.

Hizkuntza

Bertako jatorrizko hizkuntza euskara da, eta azpieuskalkia Iparraldeko goi nafarrera. Euskarak estatus ofiziala du Beran, eta bertako herritarren %70a euskal hiztuna da.