Berakoudala.net
Hemen zaude:   Berako udala »  Albisteak - Noticias »  Zirkulazio aldaketak eta gomendioak Errege Kabalgata egunerako

Albisteak

« Itzuli albisteetara    

2009-12-24 / 11:17

Zirkulazio aldaketak eta gomendioak Errege Kabalgata egunerako

Errege Kabalgata dela-eta, Itzea eta Altzate karrikak itxi eginen dira ilbeltzaren 5ean. Barkatu eragozpenak.

Ilbeltzaren 5ean, asteartea, Errege magoen etorrerarekin jende aunitz espero da Beran. Hori dela-eta, hainbat aipamen eta gomendio egin nahi ditugu:

  • Zirkulazio aldaketak: 18:00etatik 19:30etara guti goiti-beheiti itxiak egonen dira Berako Itzea eta Altzate karrikak. Halere, saihesbide batzuk utziko dira ahal denean. Desfilea 18:30etan hasiko da eta Suhiltzaileen Parketik Eztegara pilotalekura joanen da (lehenago pajeak 15:30etan aterako dira Agerratik eta herriko xoko guziak zeharkatuko dituzte).
  • Segurtasuna: neurri prebentiboak hartu: diru-zorroa leku babestu batean utzi, ez eraman etxeko giltzak dokumentazioarekin batera, zaindu poltsoak, mugikorrak, etab.
  • Garbitasuna: mantendu Bera garbi (ez bota gauzak lurrera, goxokien paperak bereziki; zakarrontziak erabili; etab.). Denon erantzukizuna da herria garbi mantentzea.
  • Aparkatzea: Ahal den neurrian kotxea etxean utzi eta oinez joan. Ibilgailuen zirkulazioa ez oztopatzeako kotxea aparkalekuan uzten baduzu ez utzi modu traketsean; lurreko marrek agintzen duten tokietan baizik.

Azkenik, antortxeroei oroitarazi 17:30ean izan behar direla Suhiltzaileen Parkean (oraindik apuntatu ez direnei ere gonbit egiten diegu).

Mila esker zuen partaidetzarengatik. Zuei esker egiten ahal baita ekitaldi hau.