Berakoudala.net
Hemen zaude:   Berako udala »  Albisteak - Noticias »  2009ko Bortzirietako Haur eta Gazteen Ipuin Lehiaketa antolatu da aurten ere

Albisteak

« Itzuli albisteetara    

2009-11-03 / 15:48

2009ko Bortzirietako Haur eta Gazteen Ipuin Lehiaketa antolatu da aurten ere

Berako Herri Liburutegiak, Berako Kultur Batzordeak eta Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Bortzirietako Haur eta Gaztetxoen Ipuin Lehiaketa antolatu dute.

OINARRIAK

  1. Lehiaketa hiru mailatan sailkatuko dugu, adinaren arabera: A Maila: LHko 3. eta 4. maila; B Maila: LHko 5 eta 6. maila eta C Maila: DBHko 1. eta 2. maila
  2. Gaia: Munduko herriak
  3. Saria: Liburu sorta eta eskola materiala
  4. Luzera: Ipuinak 1-4 orrialde artekoak izanen dira.
  5. Balorazioa: Oraingoan ere, irudimena, txukuntasuna, originaltasuna eta hizkuntzaren aberastasuna baloratuko ditugu. Idazkiak eskuz idatziak izan behar dira. Ez dira onartuko idazmakinaz edota ordenagailuz idatzitakoak.
  6. Parte hartzailea Bortzirietako biztanlea izan beharko da.
  7. Hizkuntza: ipuina euskaraz aurkeztu beharko du.
  8. Nola entregatu: 1) Lana gutun-azal itxi batean aurkeztuko da. Gutun-azal horren aitzineko aldean soilik goitizen bat eta maila (A, B edo C) agertuko dira. 2) Bertze gutun-azal ttikiago batean, kanpoko aldean dagokion goitizena paratuko da eta barrenean ipuinaren titulua eta egilearen datuak. Ondoko datuak paratu behar dira: izen-abizenak, maila (A, B edo C), adina, ikastetxea, ikasgela eta harremanetarako telefonoa(k) (parte hartzeko ezinbestekoa da datu hauek guziak paratzea). Azkenik, azken gutun-azal hau (ipuina eta datuak dituenak) bertze gutun-azalaren barrenean sartuko da.
  9. Entregatzeko epea: Ipuinak jasotzeko azken eguna abenduaren 2a (asteazkena) izanen da.
  10. Entregatzeko lekua: Berako liburutegira edo kultur etxera bidaliko dira.
  11. Sari banaketa: abenduaren 16an, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan eginen dugu Berako Herri Liburutegian.
  12. Argibideak: Zalantzaren bat izanez gero, deitu lasai liburutegira: 948 62 55 02 (Beatriz)
  13. Lanak ez dira itzuliko.
  14. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek guziak onartzea dakar berarekin, nahitaez.