Berakoudala.net
Hemen zaude:   Berako udala »  Albisteak - Noticias »  Berako kultur eta kirol elkarteek dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Udalak

Albisteak

« Itzuli albisteetara    

2009-10-26 / 12:32

Berako kultur eta kirol elkarteek dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Udalak

Eskaerak azaroaren 2tik 30era arte aurkeztu beharko dira Herriko etxeko bulegoetan. Ez dira onartuko epez kanpo aurkeztutako eskaerak, ezta Kultur etxean, Kiroldegian edo e-postaz aurkeztutakoak ere.

Dirulaguntzen esleipendunei ebazpen baten bidez jakinaraziko zaie emandako diru-kopurua.

Kirol ekitaldiak

Kirolean bi dirulaguntza mota izanen dira:

  • Kirol praktika (denboraldi luzea duten jarduerak): liga bat dutenak, urte osoan zehar egiten diren mendi irteerak, astero entrenatzen den kirolen bat, etab.
  • Kirol ekitaldiak (egun batean egiten direnak).

Kirol praktikari dirulaguntza osoaren %80a ematen zaio eta kirol ekitaldiei gainerako %20a. Eskaera guztien artean banatzen dira irizpide batzuk jarraikiz.

Kirol praktikari dagokion dirulaguntza onartu eta egun batzuetara egokitutako kopuruaren %50a ematen da, eta urte hondarrean ebaluazio orria entregatzean gainerakoa; hau da, gehinez ere, bertze %50a.

Kirol ekitaldia denean, aldiz, egun bakar batean egiten denez, egiten den egunetik hurrengo 30 egunen barnean entregatu beharko dute ebaluazio orria eta memoria ekonomikoa -hau da, gastuen justifikazioa-; ondotik, ordainduko zaie dagokien dirulaguntza, betiere dena ongi justifikatua badago.

Dirulaguntzak emateko irizpideen inguruan argibide gehiago nahi izanez gero, galdetu Udal Kirol Zerbitzuaren bulegoetan.

Eskaera orriak eta ebaluazio orriak hemen dituzue.

Kultur ekitaldiak

Kultur ekitaldiak egiten diren egunetik hurrengo 30 egunen barnean entregatu beharko dute ebaluazio orria eta memoria ekonomikoa -hau da, gastuen justifikazioa-; ondotik, ordainduko zaie dagokien dirulaguntza, betiere dena ongi justifikatua badago.

Dirulaguntzak emateko irizpideen inguruan argibide gehiago nahi izanez gero begiratu web orrian dagoen Kultur Batzordeko atala edo galdetu Udaleko Kultur etxean.

Eskaera orriak eta ebaluazio orriak hemen dituzue (6. puntua).