Albisteak
2009-10-15 / 15:49
Berako Kultur Batzordeak Berako erraldoi berriak egiteko ideien lehiaketa egitea erabaki du
hurrengo OINARRIEN arabera
- Lehiaketa adin guztietako beratar guztiei irekia dago, eta nahi hainbertze lan aurkeztu ahal izanen dira.
- Parte hartzaileek Berako erraldoi berrietarako pertsonaien marrazkiak aurkeztu beharko dituzte. Pertsonaia bakoitza A-4 neurriko orri batean marraztuko da, koloretan, edozein teknika erabiliz. Nahi hainbertze pertsonaia aurkeztu ahal izanen da, erraldoiak 4 izanen badira ere.
- Epaimahaiak bereziki baloratuko du pertsonaiek Berako herriarekin duten lotura, euren artean gordetzen duten harmonia, etabar. Pertsonaia bakoitzarekin deskripzio labur bat bilduko da, zein petsonaia den, zein lotura duen Berako herriarekin... azalduko duena. Ez da onartuko, edozein arrazoirengatik, iraingarria izan daitekeen pertsonaiarik.
- Pertsonaien originaltasuna eta diseinua baloratuko dira, baita erraldoi bihurtzeko duten erraztasuna, eta elementu eta apaingarri konplikaturik ez izatea, erraldoiak egitea zaildu dezaketen elementurik ez izatea.
- Lanak 2009ko azaroaren 6ko (ortzirala) baino lehen aurkeztu beharko dira Berako Herriko Etxeko Herritarren harrerarako bulegoan.
- Lana gutun-azal itxi batean aurkeztuko da. Lanaren gibeleko aldean goitizen bat bertzerik ez da idatziko. Aparteko gutun-azal baten egilearen datuak erantsiko dira, kanpoko aldean goitizena paratuz. Gutun-azalaren barrenean honako datuak agertu beharko dira ezinbertzean: izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa.
- Epaimahaia Berako Kultur Batzordeak izendatuko du.
- Hautatutako erraldoiak ez dute zertan egile bakarrarenak izan behar, ez proposamen bakarrekoak ere. Hautatutako erraldoi bakoitzaren egileari 100,00 euroko sari bat emanen zaio. Guztira lau sari egonen dira, gehienera ere.
- Hautatutako erraldoiek aldaketak izan ditzakete. Erraldoiak egiterako orduan, ahalik eta fideltasunik handiena gordeko bada ere, antolatzaileek zein erraldoiak eginen dituztenek aldaketak egiteko aukera beretzat gordetzen dute.
- Sariren bat, edo laurak, hutsik gelditzen ahal dira.
- Lehiaketaren erabakia bakarra izanen da eta ezin izanen da inola ere helegiterik paratu.
- Lanak ez dira itzuliko. Udalaren esku geldituko dira marrazkiak, eta Udalak berak erabakiko du zein erabilera eman.
- Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek guziak onartzea dakar berarekin, nahitaez.
