Berakoudala.net
Hemen zaude:   Berako udala »  Albisteak - Noticias »  Beran erraldoien konpartsa sortzeko deialdia

Albisteak

« Itzuli albisteetara    

2009-06-10 / 13:17

Beran erraldoien konpartsa sortzeko deialdia

Erraldoiak nola dantzatu ikasteko ikastaroa antolatu du Berako Kultur Batzordeak.

Urtero Berako Sanesteban bestetan ateratzen den erraldoien konpartsa indartzeko, eta talde iraunkorra sortzeko deialdia egin du Berako Kultur Batzordeak, eta horretarako, ikastaroa antolatu du, erraldoiak nola dantzatu erakusteko.

Horrezaz gain, erraldoi berriak egiteko prozesua abian paratu du, 2.010eko bestetan estreinatuko direnak.

Erraldoiak dantzatzeko taldea osatu nahi du Kultur Batzordeak. 18 urtetik goitiko edozein beratarrek parte hartu dezake. Ikastaroa doan izanen da. Hauek dira ikastaroaren gaineko xehetasunak:

Izen ematea: ekainaren 30a baino lehen, 012 telefonoan.

Ordutegia: larunbat goizetan, uztailaren 18 eta 25ean eta abuztuaren 1ean.

Animatu, eta bultzatu erraldoien konpartsa bat Beran.