Albisteak
XXII. Baztan-Bidasoako bertsopaper lehiaketako saridunak jakinarazi dituzte
Botzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Botzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin antolatutako XXII. Baztan-Bidasoako bertsopaper lehiaketako epaimahaiak saridunak jakitera ematen ditu.
Guztira laurogeita hamairu lan entregatu ziren eta ondoko hauek izan dira sarituak:
A MAILA (12 urte arte; gutienez bi bertso edo lau kopla osatu behar zituzten)
1. saria (75 euro eta oroigarria): Zure lagun hoberen abeste herri batera joan da bizitzera. Gorka Sanjurjo Alzuri (Lesaka)
2. saria (50 euro eta oroigarria): Ura. Paulo Ramos Zumalde (Lesaka)
3. saria (30 euro eta oroigarria): Eskolari agur?. Xabat Matxikote Sein (Igantzi)
B MAILA (12-18 urte; gutienez lau bertso egin behar zituzten)
1. saria (150 euro eta oroigarria): Denboran aurrera, sustraien memorian Maialen Belarra Eneterreaga (Doneztebe)
2. saria (100 euro eta oroigarria): Inoiz bizitu ez ditudan momentuak Amaia Elizagoien Varela (Oronoz Mugairi)
3. saria (50 euro eta oroigarria): Ikasbidaia. Irati Arrieta (Sunbilla)
C MAILA (18 urtetik goiti; gutienez 8 bertso egin behar zituzten)
1. saria (200 euro eta oroigarria): Bi nikitik bikinira. Julen Zelaieta Iriarte (Bera)
2. saria (150 euro eta oroigarria): Senda Vivako azken lintzearen testamendua. Aitor Arotzena Albizu (Lesaka)
3. saria (100 euro eta oroigarria): Baina zuk ni galdu ninduzun. Manu Goiogana (Irun)
Sariak Berako Kultur Etxean maiatzaren 15ean, ortzirala, arratsaldeko 18:00etan eginen den ekitaldian banatuko dira. Sari banaketa ekitaldian eskolarteko Baztan-Bidasoako kanporaketa eginen da
