Berakoudala.net
Hemen zaude:   Berako udala »  Albisteak - Noticias »  'Berako Oihua' aldizkarian lanak aurkezteko epea zabalik da

Albisteak

« Itzuli albisteetara    

2009-05-04 / 10:31

'Berako Oihua' aldizkarian lanak aurkezteko epea zabalik da

Urteroko moduan, Sanesteban besten programarekin batera, Berako Oihua aldizkaria banatuko da etxeetan. Bertan artikuluak idaztera animatu nahi zaituztegu.

Oraindik Berako 2009 San Esteban bestak urruti ikusten ditugun arren beratar guziak animatu nahi ditugu Berako Oihua bestetako aldizkarirako beraien idatziak prestatzera.

Lanek nahi den gai eta luzera izaten ahal dute, eta irudi edo argazkiz lagunduak joaten ahal dira. Artikulu guzientzako lekua ez izanez gero, entregatze ordena errespetatuko litzateke.

Hauek aurkezteko epea ekainaren 12an (ortziralea) akabatuko da. Lanak, posta elektronikoz kultura(a bildua)berakoudala.net eta kultura.bera(a bildua)gmail.com helbideetara bidaltzen ahal dira edo, bertzenaz zuzenean Berako Kultur etxera ekarri. Aunitz eskertuko genuke, ahal izanez gero, lanak formatu digitalean ekarriko balira.

Berako Kultur Etxea/Berako Oihua
Eztegara pasealekua, 11
31780 BERA (NAFARROA)
e-postak:
kultura(a bildua)berakoudala.net
kultura.bera(a bildua)gmail.com

Bertzerik gabe, eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen parte hartzeagatik.