Albisteak
2009-04-30 / 10:10
Vicente Tabernak irabazi du 2009ko Berako Bestetako Kartel Lehiaketa

Hamabi parte-hartzaileen artean Vicente Taberna Sein beratarrak (Bera, Nafarroa) egindako kartela aukeratu du Epaimahaiak.
Lehiaketa irazteagatik Vicente Tabernari 450 euro egokitu zaizkio.
Lehiaketa hau 2009ko Berako Bestetako egitarauaren azalean agertzeko jarri zuen abian Berako Kultur Batzordeak; besta hauek, abuztuaren 2tik 6ra arte ospatuko dira.
