Albisteak
2008ko Bortzirietako Haur eta Gazteen Ipuin Lehiaketa antolatu da aurten ere
Joan den urtean bezala, Berako Herri Liburutegiak eta Berako Kultur Batzordeak Bortzirietako Haur eta Gaztetxoen Ipuin Lehiaketa antolatu dute. Oraingoan ere, irudimena, originaltasuna eta hizkuntzaren aberastasuna baloratuko ditugu.
Lehiaketa hiru mailatan sailkatuko dugu, adinaren arabera:
A Maila: LHko 3. eta 4. maila
B Maila: LHko 5 eta 6. maila
C Maila: DBHko 1. eta 2. maila
GAIA: Librea
SARIA: Liburu sorta eta eskola materiala
Ipuinak 1-4 orrialde artekoak izanen dira. Aurkezpena txukuna izatea ere kontuan hartuko dugu.
Parte hartzaileak Bortzirietako biztanlea izan beharko du eta bere ipuina euskaraz aurkeztu beharko du.
Ipuinetan ez da izen-abizenik paratu beharrik: ipuinari atxikitutako gutun-azal batean sartu ondoko datu hauek: izen-abizenak, maila (A, B edo C), adina, ikastetxea, gela eta harremanetarako telefonoa (parte hartzeko ezinbestekoa da datu hauek guztiak paratzea).
Ipuinak jasotzeko azken eguna azaroaren 28a (ortzirala) izanen da (Berako liburutegira edo kultur etxera bidaliko dira), eta sari banaketa abenduaren 19an, ortzirala, arratsaldeko 18:00etan eginen dugu Berako Herri Liburutegian.
Zalantzaren bat izanez gero, deitu lasai liburutegira: 948 62 55 02 (Beatriz)
Mila esker parte hartzeagatik.
