Albisteak
2008-07-04 / 13:02
Bestabusa zerbitzua egonen da Lesakako Sanferminetan
Joan zen urtean bezala, aurten ere, Bortzirietako Udalek eta Cederna-Garalurrek, Agenda 21 egitasmoaren barrenean, autobusa antolatu dute Bortzirietako herrietako bestetako joan etorriak egiteko. Lesakako Sanferminekin hasiko da zerbitzua martxan.
Hauek dira ordutegiak:
Uztailaren 4 eta 5ean
Joaneko ordutegia
- Arantzatik (aparkalekutik) irteerak: 21:45 eta 23:30etan.
- Igantzitik (Bi-biden): 22:00 eta 23:45etan.
- Etxalartik (Landaburuan): 22:15etan eta 00:00etan.
- Beratik (Jamotenea eta Agerratik): 22:00, 22:30, 23:00, 23:30, 00:00 eta 00:30etan.
Itzulerako ordutegia
Suhiltzaileen aparkalekutik aterako dira autobus guztiak:
- Arantza, Etxalar eta Igantzira: 3:30etan eta 6:30etan.
- Berara: 3:30, 4:30, 6:00 eta 7:00etan.
Joan-etorriko bidaia 3 euro kostako da.
