Uztailaren 9tik irailaren 3ra arte ortzegunetan bisitaldi gidatuak eginen dira Berako karriketan barna.
Bisitak: ortzegunero. 19:00etan
Egunak: 2009ko uztailaren 9tik irailaren 3ra arte
Irteera: Berako Kultur etxetik
Izen-ematea: Berako Turismo bulegoan (bisita hasi baino 30 minutu lehenago arte)
Sarrera: 2 euro
Argibideak: Berako Turismo Bulegoa
Tel.: 948 63 12 22
Antolatzaileak: Berako Udala; Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentua eta Cederna-Garalur
Liluratura bidaia literario bat da Berako karriketan barna. Testu literario, istorio ttiki, ipuin eta abar batzuen bitartez, Berako karriketatik barna. Eta horretarako, "Lamixine BAT" bertako antzerki konpainiaren aktoreen laguntza izanen dugu.